Apirilaren 11, 12 eta 13an ospatuko da asteburu honen zazpigarren edizioa
Euskal Kultur Asteburua Ttiki-ttaka elkarteak hurrengo
asteburuan antolatzen duen festa da. Guztira ia 700 ume bilduko dira
Vianan jolasteko, tailerrak egiteko, dantzatzeko eta euskaraz egiteko.
Ttiki-ttaka Arabar Errioxako eta Nafarroako zenbait
herritako (Biana, Aras, Mendabia) euskaldunon elkartea da, eta orain
dela hogeita bi urte sortu zen euskararen egoeraren diagnosia eta
hamar-hamabost urteko lanaren balorazioa egin nahian. Ondorioz, euskaraz
aritzeko aukerak urriak zirela konturatu ziren etaTtiki-ttaka proiektua
sortu zuten, zonalde honetan ere euskaraz aritu ahal izateko aukera
eskaintzeko helburuarekin, alegia.
Hilean behin, gutxienez, biltzen dira eta umeentzat,
asteburuetako jolas txokoak antolatzen dituzte, herrietako umeak
elkartzeko ekintzak(15 herri pasa dira), gazteentzat zenbait ikastaro
antolatu (txalaparta,...), aisialdiko begirale tituloa ateratzeko
ikastaroak edota helduentzat, hitzaldiak, antzerkiak, tailerrak
(sendabelarrak…)...
Ekintza hauen barruan kokatzen da Euskal Kultur Asteburua
(EKA) ere. Ttiki-ttakak antolatutako festa hau egun bakarrekoa zen
lehen, baina bi eguneko egitaraua izan du azken sei urteotan. Orain arte
bi eguneko formatoan Ekoran, Bastidan, Lantziegon, Biasterin, Lapueblan
eta Oionen ospatu dugu, Arabako Errioxan, alegia, baina, aurten,
Nafarroara doaz, Vianara, hain zuzen.
Ostiralean,
apirilaren 11, Bastida, Lantziego, Eltziego, Lapuebla, Oiongo eta Viana
ikastoletako 678 ume bilduko dira goizeko 10:30ean txirrin abestia
kantatzeko. 11:15ean Kalejira Vianako erraldoiekin egongo da eta
11:30ean Bimbok eta Arluik eskainitako hamaiketakoa izango dugu.
13:30ean Bazkaria izango da eta 14:30ean jolasak eta tailerrak. Gauean
afari bat egongo da Palacio de Pujadas hotelean eta ondoren, kontzertua
Rutas tabernan Kometa taldearekin.
Larunbatean, festa arratsaldez izango da. 17:30ean Foru enparantzan askari herrikoi bat egongo da eta 18:00etan Gorriti eta bere animaliak.
Igandea,
11:15ean Artisautza azokaren inaugurazioa izango da.12:00etan tailerrak
Coso enparantzan eta 12:30ean Erentzun dantza taldearen
emanaldia.15:00etan bazkaria eta ondoren, Oiana Triki Sound Band
taldearen emanaldia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Condiciones de uso
•No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
•El usuario es único responsable de sus comentarios.
•Viana-rojo.blogspot.com se reserva el derecho a eliminarlos.